KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 493 views 

1615 Hinka taldea Sarako kaperan

Ebaluatu
Iraupena : 6min 5sec | Publikatua : 2016-03-09
1615 dugu Hinka talde lapurtarraren proiektu berria, Maitena Duhalde, Benoit Lamerain eta Matthieu Haramboure kideez osaturik. Proiektu hau Itxaro Bordak idatzi euskal testuetan oinarritua da. Poema bilduma hunek, oraina eta iragana uztartzen ditu, duela 400 urte euskal arrantzaleek bizi izan duten gertakari tragikoaren baitan murgilduz eta Islandiaz maitemindua den idazle honen testu autobiografikoez josirik. Poema hauek, gehienak kantatuak, Hinka taldeko kideek musikatu dituzte. Sorkuntzak, baina birmoldatzeak ere bai. Hinka taldearen entzuteko eta ikusteko plazerra izanen duzue apirilaren 17an Larresoron, Etxepare lizeoak antolatu kantaldian.
 

Iruzkin berria