KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 24 views 

Avia Xistera Zirkuituko hirugarren finala CABANILLASEN: ANTXON ALBERDI-URIEL ARELLANO VS PHILLIPE SALABERRY-ANTTON GANDIAGA

Ebaluatu
Iraupena : 51min 53sec | Publikatua : 2017-08-08
Antxon Alberdi eta Uriel Arellanok osatutako bikotea nagusitu da hirugarren setean. Lehen tantoetako urduritasunak gainditzea lortu du Uriel Arellano etxeko pilotariak, eta apurka-apurka, partida aurrera joan ahala, partida berdintzea lortu dute gorriek. Berriatuako pilotariak emandako laguntza ezinbestekoa izan du cabanillastarrak, eta konfidantzarekin tanto ikusgarriak egin ditu markagailuan aurretik jartzeko. Aurretik ipini ondoren, berdin jarraitu dute lanean, eta sendotasunari esker, seta irabaztea lortu dute. Bigarren setean, urdinek gorrien ahulezia ikusi dute, eta tantoak amaitzeari ekin ordez, peloteoan jarraitu dute, aurkarien akatsa bilatuz. Horrela, batez ere, atzeko koadroetan zegoen cabanillastarra izan da akats gehien egin dituena, eta horri esker, nahiz eta berdindurik joan den, azken tantoetan urdinak nagusitzea lortu dute. Antxon Alberdi saiatu arren, ezin izan du bere bikotea lasaitu, eta urdinek bigarren seta irabaztea lortu dute. Horrela, AVIA Xistera Zirkuituko hiru jaialdietako final guztietan, hirugarren setera heltzea lortu da. Hirugarren setean, urdinek joko berari eutsi badie ere, Antxon Alberdi bere bikotea babesten saiatu da, eta hainbat urrats atzera eman ditu aires jokoan sartu ahal izateko. Horrela, Uriel ere babestuta sentitu da, eta akats gutxiago egin ditu, bikotea sendo mantenduz.

Iruzkin berria