KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 288 views 

"Baionak ez daki" nora ezean bildu kontakizun laburrak

Ebaluatu
Iraupena : 7min 43sec | Publikatua : 2015-11-25

Bea Salaberrik bere lehenbiziko liburua, Baionak ez daki narrazio liburua aurkeztu du Susa argitaletxearen eskutik. "Baionak ez daki" liburuko 30 kontakizun laburren bidez hiriaren margenetan gertatzen direnak ezagutzen hasten ahal da irakurlea: baiones baten plazer ttipiak, lorpenak, etsipenak, sekretuak, grinak. Bea Salaberriren lehen narrazio liburuak eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan inspiratzen da. Aukera izan dugu berekin Baionako karriketan ibiltzea bere idatziaren ideiak hobeki ulertzeko.


Iruzkin berria