KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 398 views 

Baratzezainak beren tresnak eraikitzen, Biharko Lurraren Elkarteak antolatu formakuntzari esker.

Ebaluatu
Iraupena : 11min 3sec | Publikatua : 2015-05-27
Joanden otsailean, laborantza biologikoan ari diren 6 baratzezainek formakuntza bat segitu zuten bost egunez Hazparneko Armand David lizeoan. Burdin meta batetarik abiatuz, "Atelier paysan" kooperatibako formatzaileak lagunduz, planoak irakurtu eta lurraren lantzeko "cultibutte" tresnak eraiki zituzten. Komerzioan erosiz baino hiru aldiz merkeago atera ziren eta astea bukatzean, baratzezain guziak etxaldera itzuli ziren beren tresnarekin. Duela zenbait egun, aro ederra lagun, kanpoko lanak berriz abiatzearekin, Biharko lurraren elkarteak formakuntzan eraiki tresna horren erakustea antolatu du Baionan, Philippe Darricau baratzezainaren alorrean. Ikastaldian parte hartu zuten laborariak han topatu ditu berriz Kanaldudek.

La SCIC Atelier Paysan et B.L.E. ont organisé une formation à l’autoconstruction en maraîchage. 6 maraîchers ont construit ensemble, 6 « Cultibuttes »

Iruzkin berria