KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 1165 views 

“Barbau hamalau” ikusgarria Xiberoan

Ebaluatu
Iraupena : 11min 4sec | Publikatua : 2014-07-16
Hebentik kolektiboak Ozazera gomitatzen gaitu aste buru huntan. Ttittika Rekaltek idatzi testu batetarik abiatuz, xiberotar andana bat ikusiko da dantzan, kantan eta antzerkian. Barbau, Barbau, beti ber mamuak arrapizten: 1914, 1939 urteak aipatzearekin gerla garaiak heldu dira gogora, bainan pastorala-maskarada nahasketa honetarik ateratzen den ikusgarri honetan ez xeka gerla bat, bainan gerla aitzin eta gerla ondo bat. Ozazeko erreka bazterra, gure munduarekin deus ikusterik ez duen “Urdintegi” mundu urdin perfektoa bihurtzen da aste buru batentzat..Uztailaren 23an eta 24ean, asteazken eta ostegun arratsez, 21:30etan.


"Barbau, Barbau, un fantôme, toujours le même, qui renaît de ses ombres. 1914, 1939, 2014, 2028... on est toujours avant ou après une guerre, dans les sociétés les plus démocratiques aussi, comme si nous humains sociables avions ce penchant inévitable. Dans ce Barbau, pas de guerre, mais un avant et un après-guerre. Et tout ceci dans ce monde parfait de "Urdintegi"... Toute ressemblance avec... quoique..."

Iruzkin berria