KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 1212 views 

Dantz'Haka ikusgarria Barkoxeko Etxahun elkartearen eskutik

Ebaluatu
Iraupena : 9min 9sec | Publikatua : 2017-06-22
Nola uztartu luzaz bizkar egon diren kirola eta kultura ? Galderari honi erantzunez, Barkoxeko Etxahun elkartea ari da ikusgarri berezi bat prestatzen. Xiberoko dantza edo errugbia mugimenduak nahasiz, 50 herritar gazteek parte hartzen dute proiektuan, helburu nagusia euskal historiako hiru gertakarien goraipatzea delarik : Orreagako gatazka zoinetan 778ko agorrilaren 15ean euskaldunek xehatu zuten Karlo handiaren armada, Matalazen historia : ohartaraziz xiberotarrak eta haren buru Matalaz apezak Louis XIV erregeari oldartu zirela, eta azkenik 1937ko apirilaren 26an gertatu Gernikako bonbardaketa zointa, Hitler-en hegazkinek Gernikako herria bonbardatu zuten Frankoren sustengatzeko. Dantza, kantu, antzerki, argi joko eta bideo izanen da Dantz'Haka ikusgarrian. Lehen agerraldia uztailaren 8an, Barkoxen.

Iruzkin berria