KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 208 views 

Denak Bat, Tolosako dantza taldea

Ebaluatu
Iraupena : 5min 52sec | Publikatua : 2017-03-03
40bat kide pasa biltzen da Okzitaniako Tolosako euskal dantza taldean. 30bat heldu, 10bat haur eta bizpahiru musikari, txistulariak eta atabalariak. Helduek astean bi aldiz egiten dituzte dantza errepikak Denak bat elkarteak Colomiers hirian duen egoitzan. Haurrak aldiz larunbat arratsalde guziz biltzen dira. Tolosan berean, urtean zehar bospasei aldiz eskaintzen dute beren ikusgarria - horrez gain, gertatzen zaie ere Frantzian gaindi ibiltzea. Jaz Saintes hirian ari izan ziren, uda huntan Bretainiara abian dira.

Iruzkin berria