KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 719 views 

Donibane Garazi Baiona trenbidea berritzen

Ebaluatu
Iraupena : 12min 58sec | Publikatua : 2015-09-09
2014eko abendoan hasi ziren Kanbo eta Donibane Garazi arteko treinbideko obrak. Frantziako treinbideetako sareak ditu lanak eramaiten, ikerketatik obrak bururatu arte 4 urte lan dira. Modernizatze obra horien helburua da treinbidearen zirukulazioa hobetzea eta etxetik lanera diren joan-etorriak garatzea. Kanbo eta Donibane-Garazi artean diren 32 kilometroko bidearen arrabizitzeak 44 milioi euro eskatzen ditu. Xantier hau, Estatuak, Akitania Eskualdeko Kontseiluak eta RFFak dute finantzatzen. Kanaldudek lanak segiturik, obren zuzendari den James Soldevila-rekin hitz egin du. Esplikatu dauku xantier hau ingurumen leku babestu batean izanez neurri bereziak hartu dituztela. Alice Leiciaguezahar, Akitaniako kontseilariak zerbitzu publiko hunen erronka ezberdinak esplikatzen dauzkigu. Azkenik Anje Anchordoquy Bidarraiko gaztea, Secu rail enpresarentzat lanean ari da obren denboran. Enpresa hunek xantierra segurtatu behar du. Ohartzen gira obra horiek arlo ainitz hunkitzen dituela. Obrak behar diren bezala aintzinatzen dira eta treina hartzen ahalko dugu berriz azaro bukeratik goiti.

Iruzkin berria