KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 888 views 

EKIMENA: "Presondegia, itsaso zakar bat"

Ebaluatu
Iraupena : 3min 20sec | Publikatua : 2017-07-07
"Presondegia, itsaso zakar bat" Jurgi Ekizaren eskutik Amets Arzallusen bertsotan oinarriturik. Bideoklipa. Bihar hasten da Paxkal Elgart Bilbotik Baionara igerika kostalde osoa eginez, presoen sustenguz.

Hitzorduak:
Larunbata 8: Bakio
Igandea 9: Lekeitio
Astelehena 10: Zumaia
Asteartea 11: Donostia
Asteazkena 12: Hondarribia
Osteguna 13: Biarritz
Ostirala 14: Baiona


Letrak:
Itsaso zakar baten erdira jausiak;
oinetako galduak, adaxka hautsiak,
olatuen kolpeak, eta erauntsiak,
porturatu gabeko gorputz biluziak...
igerian bildu nahi nituzke guziak.

Bilbotik Baionara zenbat itsas mila,
zenbat jende itoa, eta erahila,
arrazoi erdoilduen iragan hurbila,
eta kate astunen pazientzi zurbila,
bide luzeenetik noa zuen bila.

Libertatea erran nun ote zabiltzan,
nik ere nahi bainuke lagunen gerizan,
libertatea edan lurraren kalizan,
libertatea hegan sentitzeko gisan,
libertatea eman eta libre izan.

       Amets Arzallus

Iruzkin berria