KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 491 views 

Ederlezi pastoralaz, Elsa Ines-Oliarj-en dokumentala

Ebaluatu
Iraupena : 51min 26sec | Publikatua : 2014-04-02
2013ko Xiru festibalaren karietara izan zen Ederlezi pastoralaren lehen agerraldia Gotainen.
Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen "Bohémiens" liburutik dator. Eta kondatzen du Tziganoen epopeia Euskal Herrian.
Pastoralaren azken mustrakaz eta Gotainen izan lehen emanaldiaz baliatu zen Elsa Oliarj xiberotar filma egile gaztea kasik ordu bateko dokumentala montatzeko. Prestaketak, agerraldiaren lehen partea kanpoan, bigarrena aldiz euriaren gatik barnean, publikoaren aurpegiak, irriak, arizaleen joko bereziak... plazer handiz sartuko gira berriz pastorala honen giroan.
 
Xiru 2014 prestatzen ari da. 25, edizioa apirilaren 11tik 13ra iraganen da Gotaine-Irabarnen eta Altzain. Hiru egunez, musika, kantu, antzerki, karrika joko, filma eta sorpresa frango.
Hitzordua atxik zuen agendan...


Documentaire  sur la pastorale"Ederlezi" réalisé par Elsa Ines-Oliarj. Cette Pastorale souletine, créée dans le cadre du festival Xiru par Mixel Etxekopar, trouve son origine dans le livre "Bohémiens" écrit en 2009 par Nicole Lougarot.

Iruzkin berria