KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 206 views 

Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa (Parise, 2015/06/11)

Ebaluatu
Iraupena : 1min 3sec | Publikatua : 2015-06-03
Lehen aldikotz Parisen, datorren ekainaren 11an, Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa iraganen da, Ligue des Droits de l'Homme, Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Conciliation Resouces, Berghof Foundation, el Foro social por la paz eta Bake Bidea-Le chemin de la paix-k elgarrekin antolatzen dutelarik..
Konferentzia hori parlamentari, egitura politiko eta sindikakalei baita ere elkarteei zuzendua zaie. Behin betiko bake batetara heltzeko baldintzak sortu behar direla sinesten duten Euskal Herritik nahiz frantses Estadotik etorri ordezkari politiko andana batek baita elkarte eta sindikatu batzuetako ordezkariek dute hortan parte hartuko.
Tokiko hautetsien lana, preso eta biktimen inguruko gaiak izanen dira aipagai, nazioarteko adituen eta gatazkak zuzenki hunkitu dituen pertsonen lekukotasunak entzuten ahalko dira.
Konferentzi hortaz xehetasun gehiago ukaiteko, gure webgunerat jo www.bakebidea.com


Conférence humanitaire pour la paix au Pays Basque (Paris, 11/06/2015)
Pour la première fois sur Paris, le 11 juin prochain, une conférence humanitaire pour la paix au Pays Basque, sera co-organisée par le Groupe international de Contact, la Ligue des droits de l'Homme, Conciliation Resouces, Berghof Foundation, el Foro social por la paz et Bake Bidea-Le chemin de la paix.
 

Iruzkin berria