KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 76 views 

Euskal pilotaren 95. aste nagusia

Ebaluatu
Iraupena : 0min 30sec | Publikatua : 2017-08-10
Uda guziz bezala, Euskal Pilotaren Frantziako federazioak finalen aste nagusia antolatzen du. 95.edizioa izanen da, helduden abuztuaren 13tik 20ra iraganen dena. Esku huska, pala, neskak gomazko paletan , xistera handia , joko garbi eta luzeaneko finalen partidak jokatuko dituzte.
Idekidura ofiziala Baigorrin izanen da usaiazko mezarekin goizeko bederatzietan, ondotik luzeaneko partida eta arratsaldean esku huskako partidak jokatuko dira.

Iruzkin berria