KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 296 views 

Euskaldun Gazteriak bigarren GALTa abian

Ebaluatu
Iraupena : 5min 32sec | Publikatua : 2015-11-18
2011-tik 2013-ra Euskaldun Gazteriak lehen Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortu zuen Baxe Nafarroan, horrela 35 urte peko 5 proiektu eremaile lagundu zituen enpresa baten sortzen ala berriz hartzen lurraldean. GALT-a gazteak enpresak sortzen edo berriz hartzen laguntzeko egina den elkartasunezko aurrezkirako tresna da, interesik gabeko maileguaren bidez. Lehen GALT-aren arrakastaren ondorioz, Euskaldun Gazteriak bigarren GALT baten sortzea erabaki du 2015-ean, gazte berri batzu lurraldean beren proiektua sortzen laguntzeko. GALT elkarteko kideek bideo hau aurkezten daukute proiektua hobeki ulertzeko helburuarekin. Zuk ere proiektuan parte hartu nahi baduzu Euskaldun Gazteriarekin harremanetan sar zaitez edo www.aurreztu.euskaldun-gazteria.com helbidean sartu. Informazio guzien eskuratzeko, elkarteak biltzar nagusi bat antolatzen du azaroaren 20an, Ainiza Monjoloseko Laborantza Ganbaran.


1.Posted by Kattalin on 2015-11-18 15:26
Zuk ere bigarren GALT-an parte hartzeko: aurreztu.euskaldun-gazteria.com !

Iruzkin berria