KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 307 views 

Ezpeletako biperraren etxea ezagutu

Ebaluatu
Iraupena : 5min 56sec | Publikatua : 2017-07-31
Ezpeletan metatzen diren jendeei Ezpeletako biperra ezagutaratzeko asmoarekin, sormarkaz arduratzen den sindikatak egin berri du Ezpeletako biperraren etxea. Helburu bat baino gehiagorekin : biperraren historia jakinaraztea, biper landarearen ziklioa ezagutaraztea baita honen bertuteak. Laurden bateko filma batek ongi esplikatzen du biper saila. Ondoan eta joko moduan, biper jastatzeak frogatzen ahal dituzte bisitalariek, gida baten laguntzarekin. Biper Etxearen sartzea eta bisita dohainik dira. Erakusketa elebiduna da eta lekuko jendearentzat ere zinez interesgarria.

Iruzkin berria