KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 212 views 

Hazi Gazia elkartearen estreina Hendaian

Ebaluatu
Iraupena : 5min 59sec | Publikatua : 2016-06-29
Ekain hastapenean estreinatu berri dute Hazi Gazia espazioa Hendaian, “itsasoko urez ureztatzen den kultur egitasmoa”. Mendi Zolan antzokiaren ondoko lokal hutsetan kokatu den arte munduko elkarte profesional ezberdinen lantokia da. Herriko etxeak alokatu eta elkarteen esku utzi ditu lokal horiek Mendi Zolan-ek bertako artista ezberdinekin egindako gogoetari erantzuna emanez. Bertako kultur eragileak babesteko eta haiek herrian duten eragina sustatzeko asmoz. Rouge Élea, Baxter&rojos, Compagnie des Vents et Marées, Bi’Arte eta Le disque de Feutrine elkarteak espazio huntan instalatu dira.

Iruzkin berria