KANALDUDE - Herri Telebista

Hegalaldia #1 - Last Train eta Radiator Bordaxurian

Iraupena : 1min 37sec | Publikatua : 2015-12-18
Partekatu | Esportatu | 556 views | Ebaluatu

Tokiko musika eszenari indar berri bat eman eta ingurumen berriak ezagutzeko asmoz, EHZ eta Atabal 4 kontzertu berritzaile egiteko batu dira, 2015eko bukaeran hasi eta 2016eko urtean zehar.

Ipar Euskal Herriko herritar gazteen (eta ez hain gazteen) artean harremanak indartzeko asmoz, proposatuko ditugun gaualdien bidez, elkar ezagutzeko eta trukatzeko guneak sortu nahi ditugu. Tokiko elkarteekin eta ekoizleekin eskuz ezku lan eginen dugu, horien artean Bordaxuria etxaldea, Garaziko Gaztetxea, Usopop festibala, Baleapop festibala eta Basaizea elkartea. Esperientzia honek elkarte batzuen arteko ezagutza bultzatuko du, baina urte guzian zehar elkarrekin egoteko ohiturarik ez duten publiko ezberdinak ere gurutzaaraziko ditu.

Lehen kontzertua abenduaren 12an iragan da, Izpuran, Bordaxuria etxaldeko sotoan, Last Train eta Radiator taldeekin. Elorri Reca, berriki instalatu den arnogile gazteak egin digu harrera. Garaziko Gaztetxea eta Basaizea elkarteekin antolatu dugu gaualdi hau.

Ondoko hitzordua martxoaren 23an iraganen da, Saran, laster informazio gehiago…

Musika: Death Visions - Radiator

Iruzkin berria