KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 231 views 

Interface lan mundura ate bat

Ebaluatu
Iraupena : 5min 28sec | Publikatua : 2016-03-29
Xiberoko Interface elkartea 2003an sortua izan da langabezian diren pertsonen laguntzeko baliagarritasun sozial bat duten integrazio xantierren bidez. Maule inguruko herriekin lanean ari da elkartea. Hasieran, ondare ttipiaren inguruan ari izan dira : hargintza eta zurgintza obrak egin dituzte. Oharturik langabezian ziren emazteentzat eskaintza guti zutela, bide berri bat ikertu dute kartoinezko mubleen produkzioa garatzeko. Hala nola lau emazte hasiak dira haurrentzat egokiak diren muble ttipi batzu egiten. Ekoiztea aitzinatzen da, aldiz merkatuan leku baten atxemaiteak denbora galdegiten du. Elkarteak laguntzen du langilea bere bizi profesionalean urrats bat eginez, proiektu iraunkor baten aurkitzeko helburuarekin. Bainan elkarteak bere lana segitzen ahalko du tokiko egiturek eta botere publikoek segitzen badute proiektua diruztatzen.

Iruzkin berria