KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 1021 views 

Iratiko Sekretuak : Garazi-Aezkoa Fazeria

Ebaluatu
Iraupena : 9min 8sec | Publikatua : 2012-01-12
Etxamendi ezterentzubitarrak eta Basile Ibanez eiheralartarrak, Iratiko eremuak gordetzen dituen hainbat altxor ixtoriko, sozial,  ekonomiko edo kultural aipatzen dauzkigute. Sasoin berri huntako lehen aleak, Garazi-Aezkoa fazeria du aipagai.Ezterentzubiko mendietan, Irupile deitu lepoan, Garazi ta Aezkoa arteko juntan, fazeria egiten da betidanik, ezin orroituzko denboretatik. Fazeria, tratu bat da bi aldeetako biztanleen artean. Hitzarmen hunen bidez, hazle bakotxak bere kabalak igortzen ahal ditu bi aldeetako alapideetarat,
iguzkiz iguzki, hots egunez bakarrik.

Gaur egun, fazeria mantentzen dute oraindik garaztarrek eta aezkoarrek. Urte guziz, hitzarmen hau izenpetzen dute bi eskualdeetako ordezkariek. 2011ko uztailaren 20an, ekimen ixtoriko hau segitu genuen.

Aujourd'hui encore la facerie existe entre Garazi et Aezkoa!


1.Posted by jose on 2012-01-06 12:36
Mila esker gure ondarea eta historia errekuperatzeagatik.
Bide berriak, interneta eta abar, jorratu behar ditugu gurea mantendu, berreskuratu, berrindartu eta harremanak sendotzeko.
Biba ziek!

Ohar bat: Aezkoako jendea aetzak gira. Aezkoarrak ongi dagoen arren, hobekiago aetzak.

2.Posted by Minondo MP on 2012-02-05 21:32
Milesker artzain guzi horienzat, beren bizia hor pasaturik, lagun artean. Neretzat, nere aita eta aitatxiren lekua zen..agur bero bat

Iruzkin berria