KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 491 views 

"Iratiko Sekretuak : Ugarreko gatz ura"

Ebaluatu
Iraupena : 17min 34sec | Publikatua : 2014-04-16
Iratiko Sekretuen laugarren sasoineko ale berri hunentzat, Ezterentzubiko altxor baten ezagutzerat goaz.
Ugarre deitu lekuan, oihanez jantzitako mendi zoko batean, putzu ttipi bat aurkitzen da, erreka bazterrean. Putzu hunen berezitasuna da, emaiten duen ura anitz gazitua dela. Ondo ondoan den errekak ez duelarik gatz izpirik !
Metra t'erdiko goratasuna gainditzen ez duen harrizko eraikidura hau aktibitate ekonomiko inportanta baten epizentroa izan zen azken mendeetan, gatzak urrea balio zuelarik.
17. mendean, herritarrek auzitegiraino joan behar ukan zuten, Louis XIV Erregearen zerbitzuen kontra, putzuaren jabetasuna atxikitzeko. 
Bestalde, gatza zer teknikarekin ateratzen zuten erakutsia da erreportaian.
Basile Ibanez, Eñaut Etxamendi eta Jean-Claude Irazabal ixtoriazaleek kondaturik, Stéphane Etxegarai-k zuzendurik.

Les secrets d'Iraty : la découverte du puits salé d'Ugarre (Esterencuby)


Iruzkin berria