KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 708 views 

Jo Pilota emankizuna 2016: #1

Ebaluatu
Iraupena : 37min 51sec | Publikatua : 2016-05-10
Jo pilota emankizunaren sasoi berri bat abiatzen dugu, Euskal herriko pilota ligaren partaidetzarekin. Lehen emankizun huntan Kanaldudek pilotaren mundura hurbiltzeko prestatu dauzue dokumentu labur bat, bereziki pilotaz deus edo guti dakinentzat. Apirilaren 29tik maiatzaren leheneko aste buruan jokatu dira GRAVNI lehiaketako finalak Iruñean. Duda haundia izan zen lehiaketa hau eginen zen edo ez. Horren berri hartzeko, Pantxika Maitia mintzatu da Mikel Larralde pilota ligako kidearekin. Artean, ikusgai Errioxari buruzko erreportai bat. Gravni lehiaketaren karietara Senpereko Argitxu Behaztegi pilotari gaztearen ezagutzeko parada ukan dugu. Haren entrenamendu batetara joan ginen. Argitxu Behaztegik ibilbide polita egin du Gravni lehiaketan. Arrosako Leire Hirigaraiekin ari izan da. Finala jokatu dute Iruñean eta irabazi Gipuzkoaren kontra. Gravni lehiaketa hortan utzirik, hasiak dira bai plaza laxokoko xapelketak, modalitate ezberdinetan. Usaian bezala, euskal herriko ligak antolatzen dituen udako finalak iraganen dira uztailaren 10etik 17ra. Finalen irekitze eguna Uztaritzen izanen da, eta azken eguna Kanbon eginen da. Aste guzian izanen diren pilota partiden tenoreak eta lekuak zehaztuak dira ligaren webgunean.
 

Iruzkin berria