KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 1084 views 

Joanikot pastorala: mustraka

Ebaluatu
Iraupena : 7min 15sec | Publikatua : 2017-05-10
Altzai eta Lakarri herriek Joanikot pastorala egingo dute uztailaren 30ean eta agorrilaren 6an. Joana Etxart gazteak idatzitako tragedia horrek Arberoako Joan edo, goitizenez, Joanikot kapitainaren bizi urratsak kontatzen ditu. Gudalburu horrek Nafarroako konkistan parte hartu zuen 1512an, Gaztelaren laguntzaile gisa, baina 1521ean nafarrekin batera independentzia berreskuratze saioaren protagonista izan zen. Hona hemen egin duten mustrakaren irudi zonbait.

Iruzkin berria