KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 679 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: Euskal emigrazioa, oroitzapena baino gehiago

Ebaluatu
Iraupena : 1h 43min 10sec | Publikatua : 2015-10-21
Urriaren 16an, Eusko Ikaskuntzak, Euskal Kultur Erakundeak eta Eusko Diasporak antolatu eztabaidak jendalde ederra bildu du Uztaritzeko Lapurdi gelan. Hizlariek euskal emigrazioaren memoria izan dute aipagai. Zertaz egina da memoria hori gaur egun? Nolako ikusmoldea dute Euskal Herrian dauden euskaldunek emigranteetaz ? Eta alderantziz, Amerika eta Aziaraino urrundu direnek nola ikusten dute beren ama-lurra? Zertarako eta nola zaindu gaur 8 probintzietako euskaldunen arteko harremanak ? Kateak hausteko arriskurik ba ote du ? Galdera horiei erantzuteko hor ziren : Argitxu Camus (NABO-FEVA), Laura Igantzi (Euskal Artzainak Ameriketan elkartea,), Monika Legarto (Euskal-Argentina), Marie Pourquié (Québec-eko Euskal Etxea),Joseba Etxarri (Euskalkultura.com, diaspora gaztea Shangaien), Robert Achéritogaray (8 probintziak). Hitzaldien ondotik iragan den eztabaidak erakutsi du gogoeta irekia dela eta galdera funtsezkoa : nolako harremanak elikatu eta garatu geroan Euskal Herriko eta munduko euskaldunen artean ? Kaliforniatik eta Wyoming-etik etorri Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea bertsolariek bertsutan abiatu eta hetsi dute gaualdia. Jendeak eztabaidan segitu du ondotik eskainitako zintzur bustitzeari esker.

Iruzkin berria