KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 732 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: "Kantatuz" Aldudeko bailaran

Ebaluatu
Iraupena : 59min 59sec | Publikatua : 2015-12-05
Kanaldudek parte hartu du Durangoko liburu eta diska azokaren 50. edizioan Oskorri kantatuz DVD-KD berria aurkeztuz. Karia hortara, azoka telebistari esker, zuzenezko emanaldi bat egin da Aldudeko bailaran egiten den "Kantatuz" ekimenaz. 1995ean abiaturik Manex Pagola kantatuz ekimenarekin, ekimenak bide egin du - bizpahiru urteetarik autore berri baten inguruan. Mixel Labéguerie, Xalbador,  Etxamendi eta Larralde,Xabier Lete, Pierpol Berzaitz, Imanol eta azkenik Oskorri 2013an. Gertakari bat baino gehiago, lan haundia kantuen prestaketan, belaunaldiz belaunaldi antolaketaren transmisioa segurtatzen eta proiektua iraunarazten. Hiru solaskide izan ditugu emankizunean Mikel eta Jakes Erramouspe, Aldudarrak batasuneko kideak eta Thierry Biscarry Anhauztar kantaria. Solasen artetik kantu frangoren berriz entzuteko plazerra ere hartu dugu.

Iruzkin berria