KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 892 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: Lurrama 2015 laborantza iraunkorraren erakuslehio

Ebaluatu
Iraupena : 57min 7sec | Publikatua : 2015-11-07
Zuzenezko emanaldia eskaini du Kanaldudek Lurramatik larunbat eguerditan.
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, arrantza eta elikadura sailburuordea izan da lehen gomita.
Ipar Euskal Herriko laborantzatik ainitz ikasteko dutela azpimarratu du.
Maryse Cachenau, elkarteburuak Lurramaren helburuak oroitarazi ditu, gomitatu eskualdea aurkeztu eta laborantza ereduaren eragina klimaren gan zehaztu.
Funtsean, ondotik hurbildu den Mikel Hiribarren Itsasuko laborariak ere laborantza eta klimaren arteko lotura hertsia aipatu du...
Iker Elosegi, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako zuzendariak Lurraman antolatuak diren mahain-inguru, debate, filma hedapenak gogoeta momentu garrantzitsuak direla oroitarazi du.
 Elgarrizketen artetik, Lurraman berean egin erreportai batzu ikusgai dira baita bi etxaldeen bisita, lehena Izuran, bigarrena Biriatun, biak ere laborantza iraunkorraren ispilu.
Emankizuna bururatzean, Kattina Martin, lurramako laguntzaileen arduradunak eskertu ditu aurtengo edizioko 750 laguntzaileak... barne hiru egunez kanalduderen inguruan ibili diren 20bat lagunak...

 

 
 
 

 


Iruzkin berria