KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 699 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: Mugi daitezen harriak

Ebaluatu
Iraupena : 55min 28sec | Publikatua : 2016-01-10
Orotara 73 000 pertsona inguru bildu dira Bilbo eta Baionan Sare eta Bagoazek  "Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean antolaturiko manifestaldietan.
Kanaldudeko lan talde eta laguntzaileeri esker Baionako manifestazioaren zuzenezko segipen berezia egin dugu Xaho kaiatik.
Programa berezian, lekukotasun ainitzak ukan ditugu. Hala nola, Amaia Gobet David Gramont presoaren emaztea, Emili Martin Bagoaz kolektiboko bozeramailea, Gabi Mouesca preso ohia, Idoia Espias iheslari ohia, Maritxu Paulus Basurko abokata eta azkenik Jeronimo Prieto Lorentxa Guimonen laguna.
Gomita hauen lekukotasunak Baiona eta Bilboko manifen irudiekin uztartu ditugu eta martxan parte hartu duten jendarte, senide, eragile sozial eta politikoen adierazpenekin.
 

Iruzkin berria