KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 2651 views 

KANALDUDE ZUZENEAN: Zer leku laborantzarentzat Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean ?

Ebaluatu
Iraupena : 1h 55min 24sec | Publikatua : 2016-02-25
Ipar Euskal Herria bihurgune instituzional garantzitsu batean da. Martxo erditsutik apirila hondarra bitartean, 158 herriek herri elkargo bakarraren alde edo kontra bozkatu beharko dute. Azken hilabete hauetan, hainbat informazio bilkura antolatu dira, Hautetsien eta Garapen kontseiluek lan batzordeak lanean jarri dituzte, gaika eskumenak lantzeko bai eta egitura berriaren gobernantza edo kudeaketa eta fiskalitatea. Batera plataformak ere bere aldetik informazio gaualdiak antolatu ditu, hala nola Amikuzen otsailaren 22 huntan. Gaia : zer leku laborantzarentzat herri elkargo berrian ? Pantxika Maitiak animatu duen mahain inguruko gomitak hauek izan dira : Battitta Boloquy, Hautetsien kontseiluko zuzendaria, Jean Michel Ansolabehere departamenduko laborantza ganbara burua, Mixel Berhocoirigoin Euskal Herriko laborantza ganbararen ordezkaria, Mixel Etchebest Xiberoko Herri Elkargoaren lehendakari ordea, Peio Etxeleku Heletako Agian kooperatibaren arduraduna. Publikoak parte hartu du debatean.

Iruzkin berria