KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 371 views 

Kanaldude Zuzenean: Energia Euskal Herrian

Ebaluatu
Iraupena : 1h 02min 33sec | Publikatua : 2017-02-02
 
Aldi huntan Kanaldude zuzenean emankizunaren gaia Energia dugu. Gai zabala hainbat alor hunkitzen dituena. Inguramena lehenik: beroketa klimatikoa errealitate den kontestuan nola garatu energia berriztagarri eta garbiak.
Ekonomikoa ere bai: zein alternatiba mundu edo estadu mailako energia sailtzaileen parean. Nola garatu lurraldeen eta pertsonen autonomia energetikoa?
Eta zein da Euskal Herriaren egoera energiari dagokionez?
Denek dugu nafarroako irudi hori buruan: haize olak hamarnaka mendi kaskoetan, ikuski panel zelai zabalak.
Instalazio sumeagoak ere posible dira, lurralde bakoitzari egokituak. Hortan dabil I-Ener enpresa 2014an sortua. Geroztik hainbat proiektu landu ditu Hendaia, Uztaritze edo Irulegin eta gaur Energia ekoizle da, EDF bat den bezela, nahiz ez maila berean.
Hego Euskal Herrian ere alternatibak sortzen ari dira. Aipagarri besteak beste Goiener Kooperatiba. Hunek argindarra saltzen du, Iberdrola edo beste banatzaile erraldoien mempekotasunetik askatzeko aukera eskainiz,  eta aldiberean energia garbi eta berriztagarrien garapena sustatuz.
Aipagai ere izango dugu Hergaraiko Sugarai iniziatiba, suhaietan oinarritu energia lantzen duena, baita uraren indarra lantzen duen Ibai Errakak elkartea.

Iruzkin berria