KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 693 views 

Kanaldude Zuzenean: Honki Jin Xiberoala

Ebaluatu
Iraupena : 1h 30min 43sec | Publikatua : 2016-12-09
Xiberora bizitzera jin gogo duteneri « Honki jin » : Xiberoa-Herri Elkargoa, ekonomia arloan ari den ODACE egitura, Azia eta Collectif Souletin elkarteak eskuz-esku lanean ari dira lurraldearen erakargarritarsunaz eta bizizale berri batzuen Xiberoara jinarazteaz. Hauek dira azken hilabete hauetan gogoetatzen diren galderak : « Errex dea Xiberoan laketzea ? Nola ikusten dute Xiberotarrek beren herrialdea ? Nola aipatzen dute Xiberoan berean baita kanpotik heldu direnekin ? » Gogoeta hau abiatu da ohartzearekin Xiberoko jendetzea gibel ari dela eta zerbait egin behar dela xiberotarrak, batez ere gazteak xiberoan atxikitzeko eta momentu berean jende berriari batzarri egiteko. Kezka hauen partekatzeko, lau eztabaida-gaualdi antolatu dira udan zehar Xiberoko lau herritan. Antolatzaileen arabera, konzientizatze lan honen helburuan, Xiberotar bakoitzaren ardura da lurraldearen aipatzen jakitea eta kanpotiarren integrazioaren laguntzeko urrats baten emaitea. 120 bat pertsonek parte hartu dute lau gaualdietan. Gogoeta hauen berri eman da Kanaldude zuzenean emanaldi huntan. Emankizuna Gotaine-Irabarneko jauregitik egin da eta hortan parte hartu dute ere arrangura berdinak partekatzen dituzten Aldudeko edo Hergaraiko ibarretako hautetsi eta herritarrek.

Iruzkin berria