KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 450 views 

Kanaldude zuzenean: Etxaldeen eskuz aldatzea

Ebaluatu
Iraupena : 1h 08min 30sec | Publikatua : 2017-01-13
Etxaldeen transmisioa edo etxaldeen eskuz aldatzea : Departamenduko laborantza ganbarak sail horretan egiten duen lanaren berri eman daukute Bixente Doyhenart eta Mirentxu Hirigaray bi animatzaileek. Nola egin etxalde batean segidarik ez denean ? Auzoekin lan egin ? Gazteak formatu eta zurkaitzgo bat abiatu ? Transizio garaiak ongi landu ? Galdera haueri erantzuten saiatzen diren Euskal Herriko bi etxaldeen lekukotasunak bildu ditu ere Kanaldudek, lehen erreportaian Hazparneko garaikoetxea etxaldearen bisita egin dugu – nahiz oraino gaztea izan Dominique Aincy ari da etxaldearen segida gogoetatzen, joanden azaroan gazte bat hartu du urte batentzat zurkaitzgo moldean – bigarren erreportaiak aldiz bunuzera ereman gaitu. Largotegia eta Berrakita etxaldeek biez bat egin dute, bi auzoen arteko antolaketa esplikatu daukute Bernadette bachoc eta Xavier Garat laborariek. Emankizunaren bigarren partean, Departamenduko laborantza ganbarak berriki Xiberoan 55 urtez goiti duten laborarien artean egin duen inkestaren berri emanen du. Gomiten artean, Jean Pierre Goiti departamenduko laborantza ganbarako administralaria eta Jean Bernard Pinque Xiberoko laborari eta hautetsia.

Iruzkin berria