KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 107 views 

Kanaldude zuzenean: FIPA, Ikusentzunezko Ekoizpenen Nazioarteko Jaialdia

Ebaluatu
Iraupena : 1h 05min 5sec | Publikatua : 2017-01-27
FIPA, nazioarteko ikus-entzunezkoen festibaletik egin da aste huntako Kanaldude zuzenean emanaldia. 30, edizio honen aipamena hasiko dugu Maialen Etcheverry, Biarritzeko hautetsi eta FIPAzalearekin. Maialenek gomendatu dauku NOMA hego Afrikako emazte gazte baten borroka kondatzen duen dokumentala. Filmaren aitzin jasta bat begiratuko dugu. Gomiten artean ere Kristina Zorita, Euskal telebistako kazetaria eta ikus-entzunezkoan berezitua. Imanol Otaegi, "Mensajes de frontera", edo « mugako mezua » dokumentalaren arduradun instituzionala gure artean izanen da. Dokumental hau « Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu »aren partaidetzan egina izan da. Xuban Intxausti da dokumentalaren egilea. Sergi Camara kazetari eta argazkilariak migranteen gana hurbildu da galdeginez Ceutara etorri berri diren migranteeri mezuak igortzea. Argazkiak pareta haundi batean erakusten ditut batzu eta besteen ihardokitzeak hartuz. Dokumental hau zinegeletan hedatua izanen da eta ekoizleek espero dute ere, FIPAren bidez, telebistek erosiko dutela. Emankizunaren bukaeran Franck Dolosores agertuko da, « Gernikako batailoa » dokumentalaren aipatzeko. Joanden urtean, euskal telebistan eta france 3 telebista kateetan hedatua izan da – pena ez baita aurtengo FIPAren katalogoan agertzen. Nahas mahaz, telebistako eskaintza aipagai aste huntako kanaldude zuzenean emanaldian.

Iruzkin berria