KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 299 views 

Kanaldude zuzenean: Presoak bake prozesuan

Ebaluatu
Iraupena : 1h 02min 9sec | Publikatua : 2017-03-17
Aste huntako Kanaldude zuzenean saioan, euskal preso eta iheslarien egoera eta 2011eko Aieteko konferentziaz geroztik bakearen bidean gaur arte emaniko urratsak izan dira aipagai. Maite Ubiria kazetariak aurkezturik, gomiten tartean Garbiñe Eraso eta Emili Martinek Bagoaz kolektiboko sorrera eta lan ardatzak izan dituzte aipagai. Euskal Iheslari Politiko Kolektiboaren kide den Ion Irazolak euskal presoen eta iheslarien egoeraz berri eman digu. Jeanine Beyrik Etxeraten izenean hitz egin du eta bere lekukotasuna eman du senide bezala.
Horrez gain, eri diren presoen kasua aipatzeko Jeiki Hadiko Fernando Arburuaren lekukotasuna bildu dugu erreportai batean. Gabi Mouescak Harrera elkarteaz, kartzelatik berriki atera diren presoen lana aipatu digu.
Bagoaz kolektiboak martxoaren 25eko manifestaldira joateko deia luzatzen du larriki eri diren presoak eta zigorra beten duten presoen askatzea eskatuz.

Iruzkin berria