KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 408 views 

Kanaldude zuzenean: Uztaritzeko San Josepe lizeoa euskararen bidean

Ebaluatu
Iraupena : 38min 50sec | Publikatua : 2017-06-16
Uztaritzeko San Josepe lizeoko bigarren elebiduneko ikasleek telebistako emanaldi bat prestatu dute Kanalduderen laguntzarekin. Lizeotik kanpo, ikasleek parada guti dute euskaraz aritzeko. Emankizun hau aitzaki polita izan da erreportaiak euskaraz egiteko, gomitekin egingo dituzten elgarrizketak lantzeko. Bost erreportai egin dituzte, besteak beste lizeoaren aurkezpen labur bat, ikasleak antzerki tailerrean, sukaldeko giroa, kirolak lizeoan. Gomiten artean izanen dituzte erakasleak, barnategiko animatzailea eta ikasleak. Irudi heziketatik kameren erabileraino, platoaren apainketatik emankizunaren errealizazioraino, ikasleak ditugu aldi huntan Kanaldude Zuzenean emankizunaren eremaile.