Korrika 20 Zuzenean #3 DOMENU

Iraupena : 47min 7sec | Publikatua : 2017-04-02
Partekatu | Esportatu | 651 views | Ebaluatu

Korrika nun, Kanaldude han : Domenu

Arangoiti, Nafarroako ekialdean dagoen mendiaren paretik eskaini du Kanaldudek korrikaren segipenerako hirugarren saioa. Lergatik Nabaskoieraino doan Zangozaldearen ezagutzeko parada izan dugu, Ainhoa Elizalde Ojer turismo bulegoko langileari esker. Arangoiti deitzen da ere Irunberriko ikastola, duela 13 urte eraikia Nafarroa oinez ekitaldiari esker. Hain xuxen, Ipar Euskal Herriko Arberoa ikastolarekin birazkatua da – maiz egiten dituzte trukaketak eta aurten elkarrekin eginen dute kilometroa Irunberriko karrika nagusian.

Hamaika telebistako Enaut Gantxegi eta Unai Rikarte Tafallan egon dira, herritarrekin solastatu dira korrikaz eta musikaz. Giro ona nagusi.

Amaia Aldanondo Perkaz Zangozaldeko euskaltegiko koordinatzaileak euskararen egoera zertan den zonalde honetan aipatu dauku. Momentuz euskaltegirik ez dago eskualdean, hala ere hiru talde dira Irunberri eta Zangozan euskara ikasten. Korrikaren prestaketan zabiltzan ikasle batzuen lekukotasunak bildu ditu Kanaldudek. Larunbat arratsean Zangozako arkupean antolatzen dute besta, lehen aldikotz eta espero dute oiharzun eta eraginkorra izanen duela herrian eta urranago.
Emankizuna bukaeran, Irunberritik Domenu-ra buruz zoan korrikako irudiak ikusteko bitartean bide bazterrean zegoen Josetxo Ubau Galartza Aezkoarrarekin solastatzeko parada izan dugu. Bere ibarrako euskararen egoeraren berri eman dauku korrikan segitu aitzin.


Iruzkin berria