Korrika 20 Zuzenean #4 BIARRITZ

Iraupena : 55min 19sec | Publikatua : 2017-04-03
Partekatu | Esportatu | 861 views | Ebaluatu

Korrikaren 20, edizioa Ipar Euskal Herrian ibili da igande honetan. Arratseko 7 orenetan Biarritzeko Sainte Eugénie plaza ospetsutik iragan da. Kanaldudek hortik eskaini du laugarren zuzenezko emanaldia. Aña Mari Grenier herritarrak hiriaren bisita eskaini dauku, itsas argitik abiatuz, Bellevue eta Atalaian barna, Plaza Berri, San Martin auzotik pasatuz Marion lakuraino. Euskaldun eta Euskal Herritarren aztarnak lekuko. Eneko Gorri Herriko Etxeko euskara teknikariak aldiz euskararen berreskuratze lanetan ari direla esplikatu dauku. Zentzu horretara doa Ohakoa haurzaindegi euskalduna. Huni buruzko erreportaian, Marie Jorajuria zuzendariak erran dauku aurten haurzaindegiak 20 urteak ospatzen dituela.

Korrika emankizunaren erditik pasatu da herriko etxeko hautetsiak zutela lekukoa eskuetan. Hamaika telebistako lankideak ere agertu dira Donibane-Garazin Ruper Orkorrikarekin topo egin ondoan.

Herri barnean kokatua den euskaltegiari buruzko erreportaian ikusi eta entzun dira ikasle eta animatzaileak, arrazoin ezberdinentzat ari euskara ikasten.

Emankizuna bururatzean bi gomita izan ditugu. Karine Etcheverry eta Argitxu Lacave, biek ere euskara euskaltegian ikasirik. Karinek berriz ere azpimarratu dauku gau eskolatik kanpo ere garantzitsua dela euskaraz mintzatzeko lekuen eta paraden birazkatzea. Argitxuk xantza gehiago du Hemen elkartean lana eginez egunerokoan ahoz eta idatziz erabiltzen baitu gure hizkuntza.
Korrikak Biarritzeko hondartza bazterrak kurritu ondoan, kostaldean gaindi segitu du bere bidea.


Iruzkin berria