KANALDUDE - Herri Telebista

Korrika 20 Zuzenean #5 ELIZONDO

Iraupena : 44min 58sec | Publikatua : 2017-04-04
Partekatu | Esportatu | 420 views | Ebaluatu

Ipar Euskal Herria zeharkatu ondoan, Korrikak Baztan barna segitu du bere ibilbidea. Kanaldudek zuzenezko emanaldia Elizondoko Foru plazatik eskaini du. Euskal Irratietako Charlotte Chory berriketaria izan da lehen gomita. 10 egunez korrikako komunikazio taldean da eta egunero berriak emaiten ditu irrati ezberdinen bidez. Ondotik Joseba Otondo, Baztango alkateak eskualdea aurkeztu du. Kudeaketa berezia du 15 herrien artean antolatua den batzarrak. Hizkuntza mailan,%85a hiztuna baldin bada ere, Josebaren ustez, jendeak ez du oraindik aski, normaltasunez, euskaraz mintzatzeko ohitura aski. Mikel, Kanaldudeko laguntzaileak bi bideo labur ekarri dauzkigu. Bata bezperan Sarako plazan grabatua Korrikaren lekukoa Ikastolaren esku zelarik, bestea aldiz Igantziko eskolan, aurten ez baita Korrika Borzirieta auzotik pasatu. Kanaldudeko lagunek aldiz, Baztan eskolaren bisita egin dugu, 250haur inguru hor eskolatuak dira, gehienak D ereduan.

Enaut Gantxegi eta Unai Rikarte, Hamaika telebistako lankideak Maulen egon ziren goizean. Artzain kalakari bilakatu zen Enaut, lekuko biztanleen oharrak bilduz eta pastorala bat antzeztuz hiriko karriketan.

Baztango euskaltegiaren bisita ere egin dugu Estebe Apezetxe gidari. Eta emankizun bukaeran, korrika egin ondoan hurbildu zauku Ainara Abete. Euskara euskaltegian ikasirik, gaurregun euskaraz ari da lanean Zugarramurdiko sorginen museoan.