Korrika 20 Zuzenean #6 DONOSTIA

Iraupena : 50min 51sec | Publikatua : 2017-04-05
Partekatu | Esportatu | 180 views | Ebaluatu

1243. kilometroan lekukoa hartuko duen Mikel Urdangarin Monteo, « Plazara goaz » elkarteko kidearekin abiatu du Kanaldudek zuzenezko emanaldia Donostiako Intxaurrondo auzoan. Euskararen erabilera sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen ditu elkarteak. Korrikaren karietara « 20 orduz euskaraz » antolatu dute Intxaurrondon aitzineko aste buruan eta datorren udazkenean « 20 egunez euskaraz » bizitzea pentsatua dute. Maite Berzosa, Intxaurrondon sortu, hazi eta hezi gomitak auzoaren historia kondatu dauku, 1950 hamarkadatik gaurreguneraino. 800 bat pasa biztanle ziren garaian, baserriak, saltegi ttipi edota komerzioak Intxaurrondoko karrika nagusian. Hiru fase nagusi ezagutu dituen auzoaldea hiritartu da. Baserriak desargertu dira, etxegintzak gaina hartu du. Gaurregun 17000 biztanle inguru bizi dira Intxaurrondon.

Solasen artetik, egunean zehar egin erreportaiak ikusi ahal izan ditugu. Alde batetik Donostiako etorbide nagusian filmatu Korrika gazte, Ikastola eta eskola ezberdinetako 900bat nerabe korrikan euskararen alde. Bestetik, Gros auzoko euskaltegian Xabi Garmendiarekin egin elgarrizketa. Euskararen egoera soziolinguistikoaren berri eman dauku eta Korrikaren antolaketa Donostian zehaztu.

Hamaika telebistako Eñaut Gantxeki agertu zauku emankizuna bururatzean. Goizean Hernanin egon ziren Unai Rikarte lankidearekin. Balagizonak hainbat herritarren lekukotasunak bildu zituen.

Korrika Intxaurrondoko itzulgunera hurbiltzean, Eñautek mikroa utzi eta korrikan abiatu da...


Iruzkin berria