Korrika 20 Zuzenean #7 MUNDAKA

Iraupena : 54min 18sec | Publikatua : 2017-04-06
Partekatu | Esportatu | 408 views | Ebaluatu

David Abila Katalandarrarekin abiatu du Kanaldudek asteazken honetako zuzenezko emanaldia Mundakatik. Duela 10 bat urte, Bartzelona utzi eta Euskal Herrira etorri zen herriaren eta euskararen maitasunez. Gernikako euskaltegian euskara ikasi du. Postan lan egiten du Bermeon eta egunerokoan euskaraz bizi da.
Bigarren solasaldian, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariak Busturialdearen ezagutzeko parada eskaini dauku, besteak beste Gernika, Bermeo eta Mundaka aipatuz. Solasen artetik, Mundakako Geure Etxea, adindunen etxearen bisita bat egin du Kanaldudek, xaharrak eskulanak egiten ari zirela. Egunean zehar, Mundakako herrian lekuko haurrek egin korrika ttipiren irudiak ere eskaini ditu.
Gernikako AEK euskaltegian Busturialdeko euskararen egoeraz baita korrikaren antolaketaz ari izan gira Iratze Garmendia langilearekin.
Gernikan beti, Maier enpresaren bisita egin du Kanaldudek, Julen Madariaga lehendakariarekin. Pieza dekoratiboak egiten dituzte autoentzat. Euskara plana bermatzen dute lantegian, besteak beste euskara klaseak eskainiz hizkuntza ikasteko gogoa duten langileeri.

Korrika goaitatzen genuela, Jon Santxez korrikako komunikazio arduraduna hurbildu da emankizunera. Komunikazio taldearen berri eman dauku eta helduden igandean Irunean korrikaren heltze egunean antolatuak diren animazioak aipatu dauzkigu.
Gernikatik Mundakara korrikaz etorri da Enaut Gantxegi Hamaika telebistako kazetaria. Goizez Ondarroan Ruper Orkorrika topatu zuen berriro eta lekuko biztanleekin jostatu.
Korrikak, Geure Etxe ondotik pasatuz, Mundakako herrian barna, Bermeora buruz segitu zuen bidea.


Iruzkin berria