Korrika Nun Kanaldude Han

Iraupena : 0min 30sec | Publikatua : 2017-03-22
Partekatu | Esportatu | 207 views | Ebaluatu
Korrikaren 20. edizioa segituko du Kanaldudek 10 egunez arrats guziz 7 orenetan zuzenezko emanaldi bat eginez tenore horretan Korrika iraganen den lekutik. Martxoaren 30ean, Gasteizetik abiatuz, Nafarroako Carcar eta Domeñu herrietan barna, Biarritze, Elizondo, Donostia, Mundaka, Santutxu Bilboko auzoa, Durango eta Agurainen geldituko da Kanaldude ordu erdi inguruko emanaldia eskaintzeko. Aldi oro, lekuko gomitak izanen dira, eskualdearen ezagutzeko baita euskararen egoeraren berri hartzeko. Emankizunaren erditik pasako da korrika, irudiak eta giroa zuzenean gozatzeko parada...

Iruzkin berria