KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 749 views 

Lekuko ardi arrazak: emankizun berezia

Ebaluatu
Iraupena : 56min 51sec | Publikatua : 2015-04-29
Berriki iragan den Urdiñarbeko ardi zentroaren biltzar nagusian, Korsikako selekzio zentroarekin daramaten kooperazio lanaren berri eman da. Leader egitasmoaren laguntzarekin eremaiten den lan honen baitan, filma bat egina izan da lekuko ardi arrazen zaintzeko eta garatzeko xedeak aurkezten dituenak.
Bi ardi zentro hauek kudeatzen dituzte ardi arrazen selekzio eskemak.
Euskal mendia eta biarnoarentzat Urdiñarben kokatzen da ardi zentroa, eta Kortzikarentzat Aleria herrian. Ardi esnadunen ekoizpenaren garapenerako konzertazio egiturak dira ere bai. Hauen lanari esker, Manex buru beltza, Biarnesa eta Korsikar ardi arrazen iraunarazteko eta hauen promozioa egiteko nahia baieztatzen da. Kanaldudek filma hau euskaratu du eta baliatu da Pierre Jaragohen Alzürükuko artzain-laborariarekin eta Ximun Lucu Buru Beltza elkarteko lehendakariarekin solastatzeko. Zein izan da ardi arraza bakoitzaren bilakaera azken urte hauetan eta zer nahi lukete hazleek geroari begira ?