KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 232 views 

Lurralde kolektibitate bat: Mugaz gainiko harremanak garatzeko

Ebaluatu
Iraupena : 1min 11sec | Publikatua : 2013-05-21
Lehen aldikotz, sentsibilitate politiko guzietako hautetsi gehiengo zabal bat eta arlo sozio-ekonomiko eta kultura arloko eragile nagusiak ados jarri dira Lurralde kolektibitate bat galdegiteko Ipar Euskal Herriarentzat. Lurralde erakunde hau ez da maila bat gehiago izanen frantziako antolaketa administratiboan, baizik eta hurbileko instituzio moderno bat, instituzio berritzailea konpetentziak batuko dituelako, Ipar Euskal Herriko biztanleei hobekio erantzuteko etxebizitza, garraioak, ekonomia, laborantza, turismoa, kultura, euskara ... arloetan. Arlo bakoitzeko lekuko bati galdegin diogu bere ustez zer ekar lezakeen lurralde kolektibitatek. Hauek dira gure lekukoak Maider Ducos-Lagourgue Arrosako « Katina » ostatu-oteleko jabea, Peio Dufau SNCFeko langilea, Iñaki Caldumbide EVAH elkarteko zuzendari laguntzailea, Joana Urbistondo Sarako laborarisa, Adelaide Daraspe Euskal kultur erakundeko administralaria, Maritxu Lacarrieu Xiberoko euskara teknikaria,  Jean Marie Etchart etxebizitza sozialetako laguntzailea eta Beñat Elkegarai Xiberoko Elkar enpresa burua.

Témoignages sur ce qu'apporterait la collectivité territoriale au Pays Basque.

Iruzkin berria