KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 2261 views 

Mihia Pitz jokoaren lehen partea

Ebaluatu
Iraupena : 41min 19sec | Publikatua : 2013-09-27
Xiberoko Azia elkarteko gazteen elkarteak "Mihia Pitz" telebistako joko bat antolatu du, osoki euskaraz, Kanalduderen partaidetzarekin. Jokoa Urdiñarbeko gelan grabatu da, herriko besten karietara. Jokoaren helburuetarik bat, Xiberoko gazteek euskara etxetik kanpo erabil dezaten. Urdiñarbe, Barkoxe, Gamere-Zihiage eta Hokiko (Sohutako auzoa) besta komiteek parte hartu dute telebista saioko jokoetan. Lehen parte honen gaia : euskara eta kultura. Aziako gazteek Xiberoan gaindi egin erreportaiaz bestalde, euskal kantua izan da jokoaren hari gorria. 

"Mihia Pitz", jeu télévisé organisé par l'association Azia en partenariat avec Kanaldude pour cultiver le dialogue des jeunes en langue basque de manière ludique et naturelle.


1.Posted by Paris on 2013-10-08 14:14
Zoragarria! Zorionak!