KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 6237 views 

« Orreagako gatazka 778. urtean »

Ebaluatu
Iraupena : 52min 44sec | Publikatua : 2012-06-12
« Orreagako gatazka 778. urtean »
52 minutako filma dokumentala. 778. urtean, Orreaga aldean, Charlemagne Frankoen erregearen gibel armada suntsitu zuten bertako biztanleek, Roland Charlemagne-ren iloba garbituz denbora berean.
Gatazka hau iragan zen lekuaz eztabaidatzen segitzen dute oraindik historialariek. Orreaga eta Donibane Garazi juntatzen dituen erromatarren bide zaharrean gaindi iragan zitaikela diote gehienek.
Dokumental huntan, ikerzaleek tesia bat aintzinatzen dute, eta sekulan baino toki zehatzagoa erakusten daukute, argumentazio aberatsarekin.
Explikatzen daukute denbora berean gatazka hunek ondorio garrantzitsuak ukan zituela euskaldunentzat, zehazkiago Nafarroako erresumaren sortzearentzat.
Basile Ibanez eiheralartarra, Eñaut Etxamendi ezterentzubitarra, Anjel Aintziburu luzaidarra eta Antton Kurutxarri baigorriarra dira filma huntako protagonistak.
 

Orreagako gatazka (la bataille de Roncevaux en l’an 778)
Film documentaire de 52mn. En l’an 778, l’arrière-garde de l’armée de Charlemagne fut décimée par une guérilla aux alentours de Roncevaux. C’est lors de cette bataille que périt Roland, le fidèle neuveu du Roi des Francs. Le lieu supposé de la bataille fait encore débat aujourd’hui parmi les historiens. La plupart s’accordent à la situer quelque part le long de la vieille voie romaine qui relie Roncevaux à St Jean Pied de Port, le chemin emprunté par les pèlerins de St Jacques de Compostelle.
Dans ce documentaire, les protagonistes développent une thèse qui aboutit à situer exactement le lieu de la bataille et son déroulement.


1.Posted by Gaizka Aranguren on 2012-05-22 12:07
Zorionak, Etxe, egindako lanagatik.
Larunbatean Donibane Garazirat joaterik ez nuen izan. Hain zuzen ere Omeyatarren kabi iberiarrerat jo behar izan nuelako. Egun, Omeiatarren emirraren lurretatik bertatik, Kordobatik, idazten ditut hitzok. Zirraragarria izan da Txangoako errekaren itzaletatik iritsi zaidan oihartzuna.

Badira hainbat proposamen Orreagako bataila gertatu lekuari buruz, baina orain arte entzundakoetatik hauxe da sinesgarriena, alde handiz.

Mila esker, beraz, Etxamendi eta Ibañezi, bai eta Antton Kurutxarri handiari, egindako lan guztiagatik ere bai.

Zrionak Etxe, zorionak Kanaldude.

Gaizka Aranguren
Kordobatik (Al Andalus)

2.Posted by Elena Garaialde Etxebertz on 2012-08-23 19:57
Gure herriaren historia jakiteko grina , eskolan irakatsi ez digutena ezagutzeko beharra beti sentitu dugu , zuei esker , orain , bertze egia irekitzen da gure begi aintzinean.

Eskermile gure galderak erantzuteagatik , eta batez ere gurekin afari goxo bat eta kantu batzuk konpartitzeagatik , plazerra da beti bertzealdeko nafarrekin egotea.

Muxu haundi bat !

Etorri Aezkoara nahi duzuenean!

Elena Garaialde

Iruzkin berria