KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 224 views 

Ostegunero asmatu zure telebista!

Ebaluatu
Iraupena : 1min 42sec | Publikatua : 2016-10-04
2016ko urriaren 20etik goiti, ostegun guziz arratseko 7:00etarik goiti, Kanaldudek bere antena irekitzen du zuzenezko emanaldientzat.
Azken urte hauetan Kanaldudek zuzenezkoak egiteko gaitasunak landu ditu.
Azken bi urteetan batez ere indartu da norabide hau. Korrika 19garrenarekin lehenik : karia hortara egunero zuzenezko bat proposatu da, iluntzeko 7etan korrika zegoen lekutik.
Eta ondoko hilabeteetan ere hainbat gizarte, kultur, politika gaien inguruan.
Besteak beste : « Herri Urrats 2015 » emankizun berezia aintzira bazterretik « Mugi Daitezen Harriak », euskal presoen alde eginiko manifestaldia « Kantatuz » ekimenari buruzko emankizuna Durangoko azokatik « Euskal Emigrazioa » hitzaldiak Uztaritzen « Zer leku laborantzarentzat Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean » informazio gaualdia « Hergarai bizi » ekimena.
Gaur beraz Kanaldude gai da zuzenezko bat eskaintzeko edozein lekutik edozein ordutan. Eta uste dugu zuzenezkoa dela telebista forma baliagarriena, hor baita aukera hitza askatzeko, gertatzen dena den bezala erakusteko. Kanaldudek lehen lehenik lekukoaren begi izan nahi du, besterik gabe. Adierazpenerako tresna da eta aldi berean dinamizatzaile. Eragile, animatzaile eta lekuko. Emaitzan bezainbat ekintzan dugu sinesten, zuzenezko emankizun parte hartzaile baten muntatzea, herriko plaza baten erdian adibidez, ekintza baita, eta dinamika hori bera aberasgarri baita. Hortaz ez dugu sinesten gaurko telebistaren eredu orokorrean. Osorik herritarren esku jartzen den telebista bat dugu amesten.
Perspektiba hortan Kanaldudek bere antena denei irekitzea erabaki du, urriaren 20tik goiti ostegunero iluntzeko 7etan egingo den zuzenezkoaren baitan. Antolaketa eta animaziorako gaitasunak, baita bere baliabide teknikoak eskaintzen ditu zuzenezko emanaldi bat landu nahi duten guziei.
Izan pertsona edo egitura, gai bat lantzeko nahian bazaude, izan kirol, kultura, gizarte gaia, aisialdi edo sinpleki interesatzen/hunkitzen zaituen gaia, sartu harremanetan Kanalduderekin, proposatu zure proiektua, elkarrekin eraikiko dugu emankizuna.
Informazio gehiago: Pantxika MAITIA: 06.10.12.81.76 edo pantxika@aldudarrak-bideo.com

Iruzkin berria