KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 450 views 

« Posta ez hunki », mobilizazioari esker Baigorri eskualdea irabazle !

Ebaluatu
Iraupena : 5min 41sec | Publikatua : 2015-06-24
Paueko postako arduradunek jakinaraziz geroz Baigorriko posta zerbitzua Donibane-Garazira eremanen zutela uda hondarrean, herritarrak eta hautetsiak mobilizatzen hasi dira. Kolektibo bat muntatu dute eta elgarretaratze berri bat antolatu dute joanden larunbat goizean Baigorriko postaren aitzinean. 200bat pertsona bildu dira, hauen artean Baigorri, Banka, Aldude eta Urepeleko auzapezak. Denen artean postaren irekirik atxikitzea aste buru guzian erabaki ondoan, arratsaldean ez dira guti harritu Paueko arduradunak ikusi dituztelarik hurbiltzen eta jakinarazten Baigorriko posta zerbitzuak orain arte bezala segituko zuela. Mobilizazioaren eraginez, zerbitzu publikoak bere funtzioa betetzen segituko du.
 

Iruzkin berria