KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 175 views 

Ramiro Arrue gogoan Biarritzen

Ebaluatu
Iraupena : 9min 18sec | Publikatua : 2017-09-13
Denbora guti gelditzen da Ramiro Arrue erakusketa gozatzeko Biarritzeko Bellevue kasinoan. "Ramiro Arrue (1892-1971) abangoardiaren eta tradizioaren artean". Hau da Biarritzeko hiriak antolatu duen erakusketa handiaren izenburua. Aurkeztuak diren 300 obrei esker, margolariaren bilakaeraren erakusketa eder bat da. Erakusketaren azken egunean, irailaren 17an "Ramiro Arrue" erakusketaren euskarazko bisita gidatu bat antolatua da Céline Mirailh-Arrosagaray margolariarekin. Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsulariak hor izanen dira margoei buruzko komentarioak egiteko. Ez huts egin.

Iruzkin berria