KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 725 views 

Teaser : gazteen webTB saioa

Ebaluatu
Iraupena : 1min 35sec | Publikatua : 2014-11-07
Zu ere aspertua zira telebistan irentsarazten dautzuten kaka guziaz ?
Konponbidea badugu:

Hilabeteroko webtelebista emankizuna
Zuk pentsatua, zuk egina, euskaraz!
 
ehKz eta Kanaldudek elkarlanean, Ipar Euskal Herriko gazteentzako hilabeteroko emankizun bat abian ematea proposatu nahi dizugu, gazteek egina, zuk egina, elkarrekin sortutako edukiarekin. Gazte iniziatiba ezberdinei ahotsa emateaz gain, euskara hutsezko multimedia proiektu batean inplikatzeko parada da.

Zer maiztasun ? Zer eduki ? Zer lantalde ? Zer ibilmolde ? Proiektuaren ideia abian da, baina, galdera anitz airean dira. Ez dugu proiektu finkorik proposatu nahi, denen artean sortuko dugun zerbait izatea nahiko genuke.

Horregatik, bilkura publiko bat antolatzen dugu, heldu den Azaroaren 22an, 10:00etan, Hazparneko Koxe ostatuan

Haugi, zato, xauri! 
Parte hartu Ipar Euskal Herriko gazteen web telebista saioa prestatzen.

Iruzkin berria