KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 337 views 

Zer nolako gobernantza Ipar Euskal Herriko elkargo bakarrean?

Ebaluatu
Iraupena : 25min 41sec | Publikatua : 2016-03-23
Aste huntarik goiti, Ipar Euskal Herriko 158 herrietan bozkatuko beharko da hirigune elkargo bakarraren alde edo kontra. NOTRe legearen baitan, prefetaren proposamenaren ondotik lan taldeak bildu dira azken hilabete hauetan elkargo bakarraren eskumenak zehazteko. Gogoeta barnatzeko xedearekin, Euskal Hedabideek mahai inguru bat antolatu dugu astelehen arrats huntan Hazparneko lurraldearen egoitzan sei hautetsi gomitekin. Alain Iriart eta Beñat Cachenau Hiriburuko eta Iholdiko auzapezek elkargo bakarraren gobernantza edota kudeaketa aipatu dute.
Publikoak ere parte hartu du solasaldian. Mahai inguru osoa ikusgai duzue aste huntan Euskal Hedabideetan.

Iruzkin berria