KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partager | Exporter | 235 vues 

Aiherra Antzuola, Mugak zubi - teaser

Notez
Durée : 0min 56sec | Postée : 02/03/2016

1984an hasi ziren bi herrien arteko harreman sakonak, Aiherra eta Antzuolako herritar zenbaitek sustaturik. Geroztik adiskidetasun hori indartu da, urtero bi herrietako jendeak herri batean ala bertzean biltzen baitira, Euskal Herria eta hizkuntza gogoan.

2014an,  30. urtebetetzekari,  hitzarmen berri bat izenpetu zuten bi herriek binakatze honen indartzeko xedearekin.

« Aiherra-Antzuola, mugak zubi » dokumentalak bi herrien istoria kondatzen du. Agian, beste binakatze batzuen sortzeko edo indartzeko balioko du...
Dokumentalaren hedapena, martxoaren 10ean.


Nouveau commentaire :