KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 2575 views 

Aldudeko feria, gazteen eskutik.

Ebaluatu
Iraupena : 8min 41sec | Publikatua : 2014-11-05
Arrakasta gaitza bildu zuen Aldudeko azienda feriak urriaren 11n. 600bat ardi eta marro buru, 200bat behi, 60bat zaldi Banka, Aldude eta Urepeleko laborariek erakutsirik. Gazteen presentzia eta dinamika azkarra azpimarra dezakegu aurtengo edizioan. Lekuko, erreportai honetan agertzen diren 6 laborari gazteak, denak ere harro etxaldean dituzten kabalez, mendi eskualde horretan bizitzeko duten nahikariaz. Holako gertakari baten garantzia ere aipatu daukute, parada baita kanpoko ikusleeri Aldudeko ibarraren ezagutarazteko.

La foire de la Vallée des Aldudes


1.Posted by gaby Etchebarne on 2014-11-05 14:30
Ze Bizia Alduden!. Eta hainbertze gazte ikustea beren lana eta abereak maite dituztenak emaiten du alaitasun eta esperantza haundi bat. Nahinuke ene gazte denbora berriz bizitzea, holako lana egiteko! Orai, Tolosan, prestatzen dugu "alternatiba" besta hura (eskualdunek moldatua eta egina Baionan joanden urtean) eta Francia guzian eginen dena. Hemen Tolosan ukanen dugu helduden urtean, irailan ! Jadanik prestatzen hari gira. Musu deneri. Gaby

Iruzkin berria