KANALDUDE - Herri Telebista

KANALDUDE - Herri Telebista

Partekatu | Esportatu | 850 views 

Artzain xakurrak lanean Ahüskin

Ebaluatu
Iraupena : 6min 29sec | Publikatua : 2015-09-02
Berriki Ahüskin iragan den artzain xakur xapelketara hurbildurik, Jean-Paul Iriquin Iparraldeko artzain xakurren elkarteburuarekin solastatu gira. Elkarteak Baigorrin antolatzen den Iparraldeko txapelgoaz arduratzen da bainan hortik haratago lehengo artzainen tradizioak atxikitzea eta transmititzea dutela helburu ohartzen gira.


1.Posted by Mihura Xabier on 2015-09-13 00:41
Fermin Mihura zenaren bertsu batzu, artzain horien ohoretan :

Baigorrin - 2004-07-18

Xapelketa huntara zuer ongi etorri
Gaur artzainek ez dute borondate urri
Gure begiek berriz ukanen hazkurri
Ta guziz ohoretan dagola Baigorri !

Xakurrentzat lana ta artzainari hitza
Berek jakin nola den joko horren giltza
Dena den edertzen dio askori bizitza
Irabazle delarik lehenik artzaintza.

Laster hasiko dira itzul eta bira
Ardiak eremaiten behar den tokira
Zazpiekin berdintsu laneko dirdira
Nola berexi gero Oñatiko biga ?

Iruzkin berria